Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia

Txirrindulari eta talde onenak

Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma taldeek 2022ko Itzulian parte hartuko dute

EITB Media

Itzuliak talde gonbidatuak zeintzuk diren zehaztu du. Hiru euskal taldeez gain Burgos-BH eta TotalEnergiesek jaso dituzte gonbidapenak.

  • Tropela

    Tropelaren irudia 2021eko Itzuliko 5. etapan. Argazkia: EFE

2022ko Itzulia Basque Country lasterketan parte hartuko dute "nazioarteko talde eta txirrindulari onenek", adierazi du Julian Eraso lasterketa antolatzen duen OCETA enpresako presidenteak.

UCI WorldTourreko egutegian dagoen Euskal Herriko Itzulia apirilaren 4an hasiko da Hondarribian eta hilaren 9an amaituko da Eibarren. UCI WorldTour mailako 18 taldeez gain, Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma etxeko taldeak ariko dira lehian. Gainera, Burgos-BH eta TotalEnergies dira beste talde gonbidatuak.

Alpecin-Fenix eta Arkea-Samsic gonbidatu zituen Itzuliak hasiera baten, behartuta baitzegoen 2021eko UCIko sailkapenean zituzten postuengatik, baina bi taldeek uko egin zieten gonbidapenei.

"Itzulian egongo dira beste behin nazioarteko talde eta txirrindulari onenak. Pozik nago etxeko eta Espainiar Estatuko taldeak lasterketa honetan egoten jarraituko dutelako", azpimarratu du Erasok.