Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia

6. etapa

Samuel Sanchezek Itzulia eta erlojupekoa irabazi ditu Oñatin

Erredakzioa

Euskaltel-Euskadi taldeko asturiarra Joaquim Rodriguez baino hobeto moldatu da Oñatiko erlojupekoan.

03:15
Samuel Sanchez

Samuel Sanchez (Euskaltel Euskadi) nagusi izan da Oñatiko erlojupekoan eta Joaquin 'Purito' Rodriguez (Katusha) baino hobeto moldatu da. Horrela, Asturiaseko txirrindulariak Euskal Herriko Itzulia irabazi du.

Samuelek Arrateko etapa, erlojupekoa eta Itzulia irabazi ditu, baina Puritok ia meritu berdinak egin ditu, izan ere, laugarren eta bosgarren etapak irabazi ditu eta erlojupekoan espero baino hobeto moldatu da eta bigarren amaitu du sailkapen nagusian.

Asturiaseko eta Kataluniako bi txirrindularien arteko borroka izan da lasterketa, baina Bauke Mollema holandarrak erlojupeko ona egin du eta hirugarren amaitu du lasterketa. Ibilbidea busti egin da euria bota baitu etengabe,eta horrek zailtasunak areagotu ditu.

Etapako sailkapena:

1. Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) 28:483
2. Bauke Mollema (Rabobank) 6 segundora
3. Tony Martin (Omega Pharma-Quick Step) 7
4. Marco Pinotti (BMC) 15
5. Damiano Cunego (Lampre) 16
6. Joaquim Rodriguez (Katusha) 21
7. Stef Clement (Rabobank) 22
8. Travis Meyer (GreenEdge) 24
9. Moreno Moser (Liquigas) 28
10. Jean Christophe Peraud (Ag2R) 31

Sailkapen nagusia:

1. Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) 20:58:15
2. Joaquim Rodriguez (Katusha) 12 segundora
3. Bauke Mollema (Rabobank) 42
4. Damiano Cunego (Lampre) 47
5. Tony Martin (Omega Pharma-Quick Step) 54