Euskal Herriko Itzulia
4. etapa
Joaquim Rodriguez, lider berria Ibardinen irabazita
Erredakzioa
Euskaltel-Euskadiko Samuel Sanchez bigarren helmugaratu da, bederatzi segundora, eta Sky taldeko Sergio Luis Henao hirugarren sartu da.
Joaquim Rodriguez (Katusha) da Euskal Herriko Itzuliko lider berria laugarren etapan nagusituta. "Purito" izan da onena Ibardineko malda gogorretan eta bigarren, bederatzi segundora, Euskaltel-Euskadiko Samuel Sanchez helmugaratu da. Hirugarren Sergio Luis Henaok bukatu du (Sky).
Azken mendatera zortzi lagun heldu dira ihesaldian eta Katushak egindako lana azpimarratzekoa da. Azkenean saria izan du taldeak "Purito"ren garaipenarekin.
Helmugara heltzeko hiru kilometroren faltan Albasini, ihesaldian "bizirik" geratzen zen azkena, harrapatu du tropelak eta eraso ugari eman dira orduan. Monfort, Frank Schleck edota Poel saiatu dira baina benetakoa Sergio Luis Henaorena izan da. Haren atzetik Samuel Sanchez eta Joaquim Rodriguez atera dira eta katalana izan da azken metroetan indartsuena.
Joaquim Rodriguez da sailkapen nagusiko lidergoan. Bederatzi segundora Samu dago eta 21era RadioShackeko Chris Horner. Ostiralean bosgarren etapa korrituko da (183 kilometro Bera eta Oñati artean). Jardunaldi luzea, ihesaldietarako aproposa; helmugarako 20 kilometroren faltan, 2. mailako Asentzio gainan, erasoak egon daitezke.
Igor Anton da sailkapeneko aurreneko euskal txirrindularia, 61. postuan 9:10era.
4ª etapa:
1. RODRIGUEZ, Joaqumn KAT 3:55:56
2. SANCHEZ, Samuel EUS 9
3. HENAO, Sergio Luis SKY 12
4. KISERLOVSKI, Robert AST 12
5. NORDHAUG, Lars Petter SKY 16
6. SCARPONI, Michele LAM 16
7. VAN DEN BROECK, Jurgen LTB 17
8. POELS, Wouter VCD 17
9. PILAK, Simon KAT 17
10. HESJEDAL, Ryder GRM 17
Sailkapen nagusia:
1. RODRIGUEZ, Joaquim KAT 16:02:02
2. SANCHEZ, Samuel EUS 9
3. HORNER, Christopher RNT 21
4. KISERLOVSKI, Robert AST 24
5. HENAO, Sergio Luis SKY 24
6. NORDHAUG, Lars Petter SKY 28
7. SCARPONI, Michele LAM 28
8. HESJEDAL, Ryder GRM 29
9. POELS, Wouter VCD 29
10. VAN DEN BROECK, Jurgen LTB 29