Euskal Herriko Itzulia
Arraten irabazita
Samuel Sanchez: 'Taldeak lan bikaina egin du eta oso pozik nago'
Erredakzioa
Euskal Herriko Itzuliko hirugarren etapa irabazita sailkapen nagusiko liderra da Samuel Sanchez. Bere ustez, oraindik asko falta da eta azken erlojupekoan erabakiko da guztia.
Euskaltel-Euskadi taldeko Samuel Sanchez asturiarrak irabazi du Euskal Herriko Itzuliko hirugarren etapa. Arraten bukatu den etapa hirugarren aldiz jarraian irabazi du Samuelek. Gainera, sailkapen nagusiko lider berria da.
"Taldeak lan bikaina egin du eta horregatik lortu dut garaipena. Oso pozik nago taldekideek egindako lanarekin. Humilak gara eta munduko talde eta txirrindulari onenekin lehian gabiltza", adierazi du etapa amaituta.
Garaipena eskuratzea lehen hiru sailkatuen gauza den galdetzerakoan Samuelek oraindik asko falta dela argi dauka eta uste du oraindik txirrindulari askok dituztela garaipena lortzeko aukerak: "Oraindik asko falta da eta ez dago ezer erabakita. Azken erlojupekoan erabakiko da guztia, joko handia emango du erlojupeko horrek".