Euskal Herriko Itzulia
2012
Contador ez da Euskal Herriko Itzulian izango
Erredakzioa
Pintoko txirrindulariak ezin izango du itzulia jokatu TAS-ek ezarritako zigorra dela eta. 2008ko eta 2009ko edizioetako garailea ez da euskal errepideetan izango.
-
Alberto Contadorren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Kirol Arbitrajeko Epaitegiak, TASek, bi urteko zigorra ezarri dio Alberto Contador txirrindulariari. Espainiarrak clenbuterolekin positibo eman zuen 2010eko Frantziako Tourrean. Aldi berean, urte horretan irabazitako Tourra eta 2011ko Giroa kendu dizkio epaitegiak. Horrela, Madrileko txirrindularia ez da Euskal Herriko Itzulian izango.
Gauzak horrela, Pintoak ezin izango du Londreseko Olinpiar Jokoetan eta aurtengo Tourrean parte hartu. Abuztuaren 6tik aurrera berriro korritu ahal izango du (zigorrak atzeraeraginezko izaera dauka) eta prest egongo litzateke Espainiako Vueltan lehiatzeko.
Contadorren auzia duela urte eta erdi hasi zen eta epaia gaur ezagutu dugu. AMAk (Dopinaren Aurkako Munduko Agentzia) eta UCIk Espainiako Txirrindularitza Federazioaren absoluzioaren aurkako helegitea aurkeztu zuten. TASen erabakia hauxe da baina dopina frogatuta ez dagoela aitortu du.