Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia

2. etapa

Alex Aranbururen garaipen ikusgarria Sestaon

EITB MEDIA

Sailkapen nagusian, Primoz Roglicek jarraitzen du lider, eta Aranburu bigarren jarri da, 5 segundora. Omar Fraile bigarrena izan da etapa honetan, eta Mikel Landa, zortzigarrena.

1:46
Alex Aranburu

Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapa, Zalla eta Sestao artean 154,8 kilometroko ibilbidea zuena, Alex Aranburu (Astana) ezkiotarrak irabazi du. Primoz Roglic (Jumbo Visma) esloveniarrak lider jarraitzen du, kosta egin bazaio ere; izan ere, helmugarako 10 kilometro falta zirenean, euskal txirrindulariak eraso egin du, eta minutu erdiko abantaila izatera iritsi da.

Omar Fraile (Astana) bigarren geratu da, 15 segundora. Onenen taldearen buru izan da, Tadej Pogacar (UAE) esloveniarraren aurretik. Mikel Landa (Bahrain) zortzigarren sartu da, denbora berean.

Sailkapen nagusian, 5 segundoko aldea ateratzen dio Roglicek Aranbururi, eta 6koa Brandon McNultyri (UAE), aurreko taldetxoan sartu diren txirrindulariek baino 4 segundo gehiago behar izan baititu helmugara iristeko.

Gaurko ihesaldiko protagonistak Tusveld, Hermans, Gastauer, Cabedo, Vermaerke, Iturria eta Irisarri izan dira. Lau minutuko aldea izan dute, baina harrapatu egin dituzte.

Asteazken honetan, Itzuliko hirugarren etapa korrituko da, Amurrio eta Ermualdea (Laudio) artean (168 kilometro). Amurriotik irten eta gero, lau mendate gaindiu beharko dituzte: Altube (3. mailakoa), La Tejera (3. mailakoa), Malkuartu (2. mailakoa) eta Ermualdea (1. mailakoa).

Bigarren etapako sailkapena (Zalla-Sestao, 154,8 kilometro)