Euskal Herriko Itzulia
Erdia baino gehiago
Lau euskal txirrindulari Astanako taldean
EITB MEDIA
Ion Izagirre (Ormaiztegi), Alex Aranburu (Ezkio-Itsaso), Omar Fraile (Santurtzi) eta Oscar Rodriguez (Burlada), Kazakhstaneko taldean.
-
Omar Fraile
2021eko Euskal Herriko Itzuliak luxuzko partaidetza izango du.
Lehen mailako ziklistak izango dira asteleheneko Bilboko etapako irteeran. Astana Premier Techek, esaterako, oso talde indartsua aurkeztuko du lau euskal txirrindulariekin, hots, Ion Izagirre (Ormaiztegi), Alex Aranburu (Ezkio-Itsaso), Omar Fraile (Santurtzi) eta Oscar Rodriguez (Burlada).
Gainerako hiru ziklistak Alexey Lutsenko, Jakob Fuglsang eta Stefan de Bod dira.
¿ PREVIEW & ROSTER: @ehitzulia
— Astana – Premier Tech (@AstanaPremTech) April 2, 2021
¿¿ @aranburualex | Ion Izagirre | @O_RodGar | @OmarFraile
¿¿ @AlexeyLutsenko3
¿¿ @jakob_fuglsang
¿¿ @StefandBd
¿¿ https://t.co/edlINUyJDB#UnitedWeRace #itzulia #itzulia2021 pic.twitter.com/3fSEVitsmH