Euskal Herriko Itzulia
Viernes 9 de abril
5. etapa: Hondarribia-Ondarroa, 161 km
EITB MEDIA
Etapa garaipena ihesaldi baten ondorioz heldu daiteke. Faboritoek indarrak gorde behar dituzte hurrengo egunerako.
-
5. etapa: apirilak 9, Hondarribia-Ondarroa, 161 km: itzulia.eus
Euskal Herriko Itzuliko azken aurreko jardunaldia izango da bosgarrena. Hondarribian hasiko da eta 161 kilometro egin eta gero Ondarroan amaituko da.
Egun honetan faboritoen arteko mugimendurik ez dira espero -burua hurrengo egunean egongo da, Arrateko igoeran- eta etapa garaipena ihesaldi baten ondorioz heldu daiteke. Talde txiki bat iritsi daiteke helmugara.
3. mailako, Mendexa, Gonitzagaraigana eta Urkaregi mendateak izango dituzte ibilbidean, baina helmugatik urrun.
Irteera 13:29ean emango da gutxi gorabehera.
Eguneko mendateak
91. km, Mendexa (3. Mailakoa)
115,3. km, Gonitzagaraigana (3. Mailakoa)
131,5. km, Urkaregi (3. Mailakoa)
161. km, helmuga: Ondarroa
ETAPAK
1. etapa: apirilak 5, Bilbo-Bilbo, 13,9 km (erlojuaren kontrakoa)
2. etapa: apirilak 6, Zalla-Sestao, 154,8 km
3. etapa: apirilak 7, Amurrio-Ermualde (Laudio), 168 km
4. etapa: apirilak 8, Gasteiz-Hondarribia, 190 km