Euskal Herriko Itzulia
Euskaltel-Euskadi tartean
24 talde, aurtengo Itzulian
EITB MEDIA
Antolatzaileek parte hartuko duten taldeen izenak jakitera eman dituzte jada, UCI World Tourreko 19 eta UCI ProTeameko 5.
-
Irudia: itzulia.eus
Itzulia Basque Country lasterketako antolakuntzak dagoeneko igorri dizkie gonbidapenak UCI ProTeams taldeei. Edizio honetan "talde gonbidatuak aukeratzea bereziki konplexua izan da, lehiagatik eta inkorporazio berriengatik izan da zaila aukeraketa egitea", adierazi dute antolatzaileek Itzuliko web orrian.
UCI World Tourreko 19 taldeei UCI ProTeams bost taldeak gehitu behar zaizkie, hots, Total Direct Energie, Caja Rural-Seguros RGA, Burgos-BH, Euskaltel-Euskadi eta Kern Pharma taldea.
"UCI ProTeams taldeek gero eta maila hobea dute eta, gure ustez, beharrezkoa da babesa ematea eta Itzulia bezalako lasterketetara gonbidatzea. Ziur esan dezakegu talde guzti guztiek eskainiko digutela lehia bizia, borroka eta ikuskizun aparta" azaldu du Itzuliko arduradun nagusia den Julian Erasok.
UCI World Tourreko 19 taldeak
Movistar (ESP)
AG2R Citrôen (FRA)
Bora - Hansgrohe (ALE)
Cofidis (FRA)
Deceuninck Quick Step (BEL)
Groupama - FDJ (FRA)
Ineos Grenadiers (ING)
Jumbo Visma (PSB)
Lotto Soudal (BEL)
Trek - Segafredo (AEB)
UAE Emirates (EAU).
Astana Premier Tech (KAZ)
Bahrein Victorius (BRN)
GreenEdge (AUS)
Intermarché - Wanty Gobert (BEL)
Israerl Start up Nation (ISR)
DSM (ALE)
EF Education Nippo (AEB)
Qhubeka Assos (HEGOAFRIKA)