Euskal Herriko Itzulia
Ofiziala
2021ean ez da emakumeen Itzulia jokatuko, bai Klasikoa
EITB MEDIA
Antolatzaileek proiektua berri hartu eta 2022anItzulia egitea espero dute.
-
Emakumeen Itzulia ez da egongo
Emakumeen Euskal Herriko Itzuliko lehen edizioa ez da aurten, 2021an, hasiko. Donostiako Klasikoaren aldeko apustua egin dute.
Bi lasterketak antolatzen dituen OCETA enpresak agiri baten bitartez esan dute aurten lehen Itzulia Women antolatu nahi zutela, baina azkenean ez da posible izan.
Emakumeen Tourra Donostiako Klasikoaren datetan egingo zenez lasterketa gipuzkoarra ez egitea erabaki zen, baina orain, Tourra ez denez egingo OCETA enpresakoek atzera egin, eta Klasikoa egitea erabaki dute (gizonezkoen egun berean) eta Itzuliaren lehen edizioa hurrengo urterako uztea.
Antolatzaileek proiektua berriro hartu eta 2022an Itzulia egitea espero dute.