Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia

51. edizioa

Euskal Herriko Itzulia: Haimar Zubeldia, azken orduko baja gripeagatik

A.B.

Erredakzioa

51. edizioa apirilaren 4an, astelehenean hasiko da Zumarragan eta larunbatean, hilaren 9an bukatuko da Zallan 24 kilometroko erlojupeko batekin. Menchov eta Sastre ere baja izango dira.

Euskal Herriko Itzuliaren 51. edizioa astelehenean hasiko da Zumarragan eta gure herrialdeko errepideetan munduko txirrindulari onenak izango ditugu apiriliaren 9ra arte.

Haimar Zubeldia azken orduko baja izango da. Euskal txirrindularia gripeak jota da eta ez du lasterketan parte hartuko.&' || 'nbsp;Geox taldeko Denis Menchov eta Carlos Sastre ere baja izango dira.

Aipatu bezala lasterketa Zumarragan hasiko da. Lehen etapak 149,9 kilometro izango ditu eta amaiera ere Zumarragan izango da. Bertatik aterako da bigarren etapa eta 167 kilometro igaro ondoren Lekunberrin bukatuko da. Villatuertan hasiko da hirugarren etapa eta Murgian bukatuko da (177 kilometro). Gogorra izango da laugarren etapa; Amurrion hasi eta Arrate mendatean bukatuko da. Mendate batzuk igaro eta Arraten helmuga duen etapa honek 177 kilometro izango ditu. Eibareta Zalla artean burutuko da 179 kilometro dituen 179 kilometroko etapa. Bukatzeko Zallan burutuko da 24 kilometroko erlojupekoa eta bertatik aterako da Euskal Herriko Itzuliaren 51. edizioko irabazlea.