Euskal Herriko Itzulia
Istripua
EITBko moto gidari batek istripua izan du Itzulian
Erredakzioa
Lasterketa hasi baino lehen, errepidetik atera da, eta tibia eta peronea hautsita ditu.
-
Motorra errepide bazterrean / EITB.
Istripu bat izan du Euskal Herriko Itzulian lanean ari zen EITBko motor gidari batek. Ondorioz, ezker aldeko aldaka eta tibia apurtu ditu, eta helikopteroz eraman behar izan dute. Langileak ez du konorterik galdu, eta ez du beste ondorio larriagorik.
Moto gidariak urte askotan egin du lan itzulietan eta txirrindularitza lasterketetan.