Euskal Herriko Itzulia
2. etapa
Tony Martinek garaipen handia lortu du Urdazubin
Erredakzioa
Txirrindulari alemaniarrak atzean utzi du Gorka Izagirre helmugarako 13 kilometroren faltan, eta berarentzat izan da etapa garaipena. Contadorrek lidergoan jarraitzen du.
Tony Martin alemaniarrak eskuratu du Euskal Herriko Itzuliaren bigarren etapa (155,8 kilometro Ordizia eta Urdazubi artean). Jardunaldiko ihesaldian murgilduta egon da Omega Pharma-Quick Step taldekoa, eta helmugarako 13 kilometroren faltan erasora jo eta erakustaldia eman du.
Martinen atzetik, 30 segundora, tropela helmugaratu da. Ben Swift (Sky) bigarren sailkatu da eta Michal Kwiatkowski hirugarren. Gorka Izagirre izan da jardunaldiko protagonista nagusietako bat. Gipuzkoarrak ihesaldian hartu du parte, eta ia azkenera arte eutsi dio, Martinek atzean utzi duen unera arte hain zuzen ere.
Sailkapen nagusian, lider jarraitzen du Alberto Contador espainiarrak (Tinkoff-Saxo). Hamalau segundora Alejandro Valverde dago, eta 34ra Michal Kwiatkowski.
Asteazkenean hirugarren etapa jokatuko da. Etapa lasaia izango omen da, eta probak Gasteizen izango du helmuga.
Bigarren etapako sailkapena:
.1. Tony Martin (Ale/Omega Pharma-Quick-Step) 3h46:17.
.2. Ben Swift (GBR/Sky) 30.
.3. Michal Kwiatkowski (Pol/Omega Pharma-Quick-Step) d.b.
.4. Damiano Cunego (Ita/Lampre) d.b.
.5. Paul Martens (Ale/Belkin) d.b.
.6. Alejandro Valverde (Esp/Movistar) d.b.
.7. Maxim Iglinskiy (Kzh/Astana) d.b.
.8. Yukiya Arashiro (Jap/Europcar) d.b.
.9. Michael Matthews (Aus/Orica GreenEdge) d.b.
10. Rinaldo Nocentini (Ita/AG2R) d.b.
Sailkapen nagusia:
1. Alberto Contador (Esp/Tinkoff-Saxo) 7h51:54.
.2. Alejandro Valverde (Esp/Movistar) 14.
.3. Michal Kwiatkowski (Pol/Omega Pharma-Quick-Step) 34.
.4. Damiano Cunego (Ita/Lampre) 36.
.5. Cadel Evans (Aus/BMC) d.b.
.6. Jean Christophe Peraud (Fra/AG2R) d.b.
.7. Mikel Nieve (Eus/Sky) d.b.
.8. Yury Trofimov (Rus/Katusha) d.b.
.9. Roman Kreuziger (Rch/Tinkoff-Saxo) 54.
10. Mikel Landa (Esp/Astana) d.b.