Euskal Herriko Itzulia
5. etapa
Richie Portek irabazi du etapa azken kilometroan erasoa eginda
Erredakzioa
Samuel Sanchez izan da bigarren, eta Sergio Luis Henao hirugarren. Omar Fraile santurtziarra ihesaldian izan da kilometro askotan zehar, baina helmugarako seiren faltan tropelak harrapatu du.
Australiako Richi Porte (Sky Procycling Team) txirrindulariak irabazi du Euskal Herriko Itzuliaren etapa nagusia (166,1 kilometro Eibar eta Beasain artean) azken kilometroan erasoa eginda. Sergio Luis Henao Porteren taldekideak lidergoari eutsi dio. Eguraldi gogorrari aurre egin behar izan dio tropelak. Euria eta baita elurra ere protagonistak izan dira.
Azken kilometroan taldea atzean utzi du Portek, eta Itzuliaren etapa nagusian nagusitu da. Lau segundora Euskaltel-Euskadiko Samuel Sanchez helmugaratu da, eta hirugarren Henao liderra.
Omar Fraile (Caja Rural) santurtziarra ihesaldian izan da kilometro askotan zehar, baina helmugarako seiren faltan tropelak harrapatu du.
Larunbatean erabakiko da Euskal Herriko Itzulia, Beasainen jokatu den 24 kilometroko erlojupekoarekin. Faboritoentzako azken aukera.
5. etapa:
1. Richie Porte (Sky) 4:40:43
2. Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) 4''-ra
3. Sergio Luis Henao (Sky) d.b.
4. Nairo Quintana (Movistar Team) d.b.
5. Pieter Weening (Orica-Greenedge) d.b.
6. John Gadret (Ag2r La Mondiale) d.b.
7. Alberto Contador (Saxo-Tinkoff) d.b.
8. Simon Spilak (Katusha) d.b.
9. Diego Ulissi (Lampre-Merida) 20''-ra
10. Giampolo Caruso (Katusha) d.b.
Sailkapen nagusia:
1. Sergio Luis Henao (Sky)
2. Nairo Quintana (Movistar Team) 6''-ra
3. Richie Porte (Sky) d.b.
4. Alberto Contador (Saxo-Tinkoff) 10''-ra
5. Simon Spilak d.b.
6. Pieter Weening (Orica-Greenedge) 35''-ra
7. Carlos Betancur (Ag2r La Mondiale) 37''-ra
8. Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) 47''-ra
9. Giampaolo Caruso (Katusha) 51''-ra
10. Diego Ulissi (Lampre-Merida) 1'03''-ra