Euskal Herriko Itzulia
4. etapa
Nairo Quintana nagusitu da Arraten
Erredakzioa
Kolonbiako txirrindularia izan da onena azken metroetan, Sergio Luis Henao liderraren eta Alberto Contadorren aurretik.
Nairo Quintana kolonbiarrak irabazi du Euskal Herriko Itzuliaren laugarren etapa, Arraten. Trapagaranetik irten dira txirrindulariak eta, bost mendate puntuagarri gainditu ostean, Arrateko Santutegian izan dute helmuga.
Quintana izan da onena azken metroetan, Sergio Luis Henao liderra eta Alberto Contador gaindituta. Henaok bigarren postuan bukatu du, eta lidergoan jarraitzen du. Faboritoen erritmoari ondo eutsi dio Sky taldekoak.
Peter Velits (Omega), Vorganov (Katusha), Ratto (Cannondale), Taaramae (Cofidis) eta Montaguti (Ag2r) osatu dute, 50. kilometroan, jardunaldiko ihesaldia, baina azkenetara Velits eta Montaguti heldu dira bakarrik. Helmugarako lau kilometroren faltan, taldeak harrapatu ditu, eta Quintana nagusitu da azken metroetan.
Sergio Luis Henaok probako lidergoan jarraitzen du. Sei segundoko errenta dauka Quintanarekin eta hamarrekoa Richie Porterekin.
Ostiral honetan bosgarren etapa jokatuko da, Eibar eta Beasain artean (166 kilometro). Tropelak etapa gogor bati egin beharko dio aurre. Guztira, hamar mendate igo beharko dituzte, lehen mailako bat, bigarreneko lau, eta hirugarren mailako bost.
4. etapa:
1. Nairo Quintana (Movistar Team)
2. Sergio Luis Henao (Sky)
3. Alberto Contador (Saxo-Tinkoff)
4. Carlos Betancur (Ag2r La Mondiale)
5. Simon Spilak (Katusha)
6. Richie Porte (Sky)
7. Jean Christope Peraud (Ag2r La Mondiale)
8. Pieter Weening (Orica-Greenedge)
9. Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi)
10. Alberto Losada (Katusha)
Sailkapen nagusia:
1. Sergio Henao (Col/Sky) 16:23:20.
2. Nairo Quintana (Col/Movistar) 6''-ra.
3. Richie Porte (Aus/Sky) 10''-ra.
4. Alberto Contador (ESP/Saxo-Tinkoff) d.b.
5. Simon Spilak (Esl/Katusha) d.b.
6. Carlos Betancur (Col/Ag2r) 21''-ra
7. Jean-Christophe Peraud (Fra/Ag2r) 26''-ra
8. Pieter Weening (Hol/Orica GreenEdge) 35''-ra
9. Giampaolo Caruso (Ita/Katusha) d.b.
10. Samuel Sánchez (ESP/EUSKALTEL) 47''-ra