Euskal Herriko Itzulia
53. edizioa
Euskaltelek Euskal Herriko Itzulirako zortzikotea baieztatu du
Samuel Sanchez, Egoi Martinez, Igor Anton, Ion eta Gorka Izagirre, Ruben Perez, Romain Sicard eta Mikel Landa txirrindulariek osatuko dute taldea.
-
Samuel Sanchez, 2012ko Euskal Herriko Itzuliko irabazlea. Argazkia: EFE
Samuel Sanchez izango da Euskaltel-Euskadiko taldeburua, datorren apirilaren 1ean hasiko den Euskal Herriko Itzulian. Asturiarrak garaipena lortu zuen 2012an. Lasterketa hau UCI WorldTourrerako puntuagarria izango da.
Igor Gonzalez de Galedeanok zuzenduko du taldea. Samuelekin batera, Egoi Martinez, Igor Anton, Ion eta Gorka Izagirre, Ruben Perez, Romain Sicard eta Mikel Landa txirrindulariek osatuko dute taldea.
Euskal Herriko Itzulia apirilaren 1ean hasiko da Elgoibarren, eta apirilaren 6an amaituko da Beasainen. Lasterketa zuzenean eskainiko dute eitb.com-ek eta ETB-1ek.