Euskal Herriko Itzulia 2025: Itzuliko 6. etapa online zuzenean Eibar -Eibar
6. Etapa
I. G. | EITB MEDIA
Euriak markatutako etapan, maillot horiaren taldeak Ben Healy iheslaria harrapatu du 21 kilometroren faltan, eta etapa garaipena Almeidak eta Masek borrokatu dute, portugaldarra nagusi izan delarik.
kirolak
Almeida: ''Egia esan, primeran egin dugu''
EITB MEDIA
Joao Almeida (UAE Emirates) portugaldarrak irabazi du larunbat honetan 2025eko Itzulia Basque Country lasterketa, Eibarren hasi eta amaitu den seigarren eta azken etapa irabazita (adierazpenak gaztelaniaz).
Aranburu: ''Etapa baten bila nentorren, eta 7. postua bera bakarrik etorri da''
EITB MEDIA
Alex Aranburu (Cofidis) gipuzkoarrak zazpigarren postuan amaitu du 2025eko Itzulia, eta bosgarren amaitu du Eibarko seigarren eta azken etapa.
Enric Masek Joao Almeidari, helmugatik gertu: ''Irabazten utziko didazu?''
EITB MEDIA
Portugaldarrak ziurtatuta zuen momentu horretan Itzuliko sailkapen nagusia irabaztea. Masek, etapa garaipena bien arteko gauza zela ikusita, etapa garaipena berari uztea eskatu dio. Almeidak erantzun argia eman dio.
kirolak
Joao Almeida eta Enric Mas txirrindularien arteko lehia estua, etapako azken 3 kilometroetan
EITB MEDIA
Bi txirrindulariak lasterketa buruan joan dira eta etapa garaipena bien arteko lehiatik atera da. Portugaldarrak ziurtatuta izan du zuen sailkapen nagusia irabaztea.
Hurrengo zuzenekoak
14 | 22:20 - 23:45 | HERRI KIROLAK | Harri Herri |
Kontsultatu Euskal Herriko Itzuliko sailkapen garrantzitsuenak: etapak, nagusia, mendikoa eta puntuena.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa