3. Etapa
APIRILAK 5, ASTEAZKENA
2023ko Euskal Herriko Itzuliko 3. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Errenteria – Villabona (162,8 km)
J. E. / A. A. | EITB MEDIA
Mendiko sailkapenerako puntuagarriak diren sei mendate daude etapa honetan, 3. mailakoak denak; bereziki gogorra izango da, baina, bukaera, Hikan, % 26rainoko aldapak baitaude.
-
2023ko Itzuliko 3. etaparen profila. Argazkia: Itzulia
Apirilaren 5ean jokatuko den Itzuliko hirugarren etapa Errenterian hasiko da, 13:26an (irteera neutralizatua 13:12an egingo dute), eta Amasa-Villabonan amaituko da, txirrindulariek behin eguneko ibilbidearen 162,8 kilometroak eginda. Tropela Gipuzkoan ibiliko da, beraz, egun osoan.
Itzuliaren antolatzaileek probaren webgunean nabarmendu dutenez, etapak bi zati izango ditu. Lehenengoan, Villabonara 92. kilometroan iritsi artekoa, tropela gora eta behera ibiliko da etengabe, errepide estuetatik tarte askotan; azken zatian zirkuitu bat izango dute parte-hartzaileek, eta azken kilometroetan, etapako amaieran, Hikan jarri duten helmuga zeharkatu baino lehen, % 26rainoko aldapak igo beharko dituzte.
Guztira, Mendiko Sari Nagusirako puntuagarriak diren sei mendate igo beharko dituzte txirrindulariek, hirugarren mailakoak denak, etapako azken 100 kilometroetan: Meaga, Andatzarrate, Alkiza, Altzo, Orendain, eta Altzo berriro ere. Meagakoa (57. kilometroan) 2,9 kilometroko igoera izango da, % 4,1eko batez besteko maldekin; Andatzarraten (72. kilometroan) 5,8 kilometroko igoera izango dute (% 3,8). Alkiza (102. kilometroan) igarota, Altzoko lehen pasaera (115. kilometroan) laburra baina gogorra izango da: 1.300 metro gogor, % 8,7ko maldekin. Ondoren, 11 kilometrora, Orendainen txanda izango da, 2,8 kilometroko igoerarekin (% 7,3). Azkenik, Altzoko bigarren igoeran 1,7 kilometro gainditu beharko parte-hartzaileek (% 7).
Hirugarren etapako bi esprint bereziak Villabonan eta Adunan izango dira, 92. eta 157. kilometroetan hurrenez hurren.
Etapa zuzenean ikusi ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en, 15:00etatik aurrera.
Ikusi bigarren etaparen profila | Ikusi laugarren etaparen profila
PROFILA
------------------------------------------------------
IBILBIDEA
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 3. etapa (apirilak 5)
Ibilbidea: Errenteria – Amasa-Villabona
Distantzia: 162,2 km
Goranzko desnibel metatua: 860,8 m
Hasiera-ordua: 13:26
Amaiera-ordua: 17:42 (38 km/h) | 17:30 (40 km/h) | 17:18 (42 km/h)
3. ETAPAKO MENDATEAK
------------------------------------------------------
------------------------------------------------------
------------------------------------------------------
------------------------------------------------------
------------------------------------------------------
------------------------------------------------------
3. ETAPAKO AZKEN KILOMETROAK
2023KO ITZULIKO ETAPAK:
1. etapa (apirilak 3): Gasteiz – Bastida (165,4 km)
2. etapa (apirilak 4): Viana – Leitza (193,8 km)
3. etapa (apirilak 5): Errenteria – Amasa-Villabona (162,8 km)
4. etapa (apirilak 6): Santurtzi – Santurtzi (175,7 km)