Itxi

2. Etapa

2. Etapa

2. Etapa

APIRILAK 4, ASTEARTEA

2023ko Euskal Herriko Itzuliko 2. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Viana-Leitza (193,8 km)

J. E. / A. A. | EITB MEDIA

Lasterketako etaparik luzeena Nafarroan izango da, eta bost mendate puntuagarri izango ditu: 2. mailako hiru eta 3. mailako bi; azkena, Arkiskil, 2. mailakoa, helmugatik bost kilometrora kokatuta.

  • 2023ko Itzuliko 2. etaparen profila.

    2023ko Itzuliko 2. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

Aurtengo Itzuliaren bigarren etapa Vianatik abiatuko da apirilaren 4an, 12:39an (irteera neutralizatua hamar minutu lehenago egingo dute), eta Leitzan amaituko da. 193,8 kilometro dituela, 2023ko ekitaldiko etaparik luzeena da, eta Nafarroan jokatuko dute osorik.

Eguneko bi esprint bereziak 129. eta 165. kilometroetan kokatu dituzte, Leitzan eta Donezteben, hurrenez hurren. Gainera, mendiko sailkapenerako bost mendate puntuagarri igo beharko ditu tropelak bigarren etapa honetan: Etxauri, Uitzi, Arkiskil (bi aldiz) eta Saldias. Etxauri (2. mailakoa) 74. kilometroan aurkituko dute, eta 11,3 kilometroko igoera du, % 3,3ko batez besteko maldekin; Uitzi (3. mailakoa), 123. kilometroan dago, eta 5,6 kilometro ditu (% 4,2). Arkiskil (3. mailakoa), berriz, 134. kilometroan igoko dute lehenengoz, eta 4,5 kilometroko igoera du (% 5,1). Saldias (2. mailakoa), 147. kilometroan, 2,3 kilometroko mendatea da (% 9,2). Bukatzeko, Arkiskil igo beharko dute, berriro, baina beste aldetik (2. mailakoa), eta txirrindulariek 11 kilometroko igoera gainditu beharko dute bertan (% 3,2).

Antolatzaileek Itzuliaren webgunean diotenez, etapako lehen zatia ihesaldia osatzeko egokia izan liteke; bigarren zatia, aldiz, zirkuitua da, eta errepide bihurgunetsuak ditu. Orduan, meteorologia erabakigarria izan liteke, kontuan izanik hainbat jaitsiera oso luze dituela.

Leitzako helmuga jaitsiera horietako batean dago, hain zuzen ere. Arkiskil bigarren aldiz gaindituta, antolatzaileek bost kilometroko jaitsiera azkarra prestatu dute; beraz, garaipena nahi duenak, indarra izateaz gain, trebetasuna eta ausardia erakutsi beharko ditu. Aurreikuspena da irabazleak 17:16-17:45 aldera zeharkatzea helmuga.

Etapa zuzenean ikusi ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en, 15:00etatik aurrera.

Ikusi lehenengo etaparen profila | Ikusi hirugarren etaparen profila

PROFILA

2023ko Itzuliko 2. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

2023ko Itzuliko 2. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

IBILBIDEA

2023ko Itzuliko 2. etaparen ibilbidea. Argazkia: Itzulia

2023ko Itzuliko 2. etaparen ibilbidea. Argazkia: Itzulia

 

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 2. etapa (apirilak 4)

Ibilbidea: Viana-Leitza

Distantzia: 193,8 km

Goranzko desnibel metatua: 4.359,7 m

Hasiera-ordua: 12:39

Amaiera-ordua: 17:45 (38 km/h) | 17:30 (40 km/h) | 17:16 (42 km/h)


2. ETAPAKO MENDATEAK


Etxauri mendatearen profila. Argazkia: Itzulia

Etxauri mendatearen profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

Uitzi mendatearen profila. Argazkia: Itzulia

Uitzi mendatearen profila (1. pasaera). Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

Arkiskil mendatearen profila. Argazkia: Itzulia

Arkiskil mendatearen profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

Saldias mendatearen profila. Argazkia: Itzulia

Saldias mendatearen profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

Arkiskil mendatearen profila. Argazkia: Itzulia

Arkiskil mendatearen profila (2. pasaera). Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

2. ETAPAKO AZKEN KILOMETROAK


2. etapako azken kilometroak. Argazkia: Itzulia

2. etapako azken kilometroak. Argazkia: Itzulia