Surf-a
Hurbil izan da
Aranburu ez da Quicksilver Pro Francerako sailkatu
Erredakzioa
World Tourrean aritzeko aukera ematen duten atariko faseetarako sailkatu zen, baina ezin izan du aurrera egin. Alex Uranga bodyboardlaria, ordea, onenen artean izango da hurrengo denboraldian.
-
Aritz Aranbururen artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Aritz Aranburu Zarautzko surflariak ezin izan du Quiksilver Pro Francerako txartela lortu. Finaleetarako sailkatu zen, surfaren World Tourreko atariko faseetarako hain zuzen ere, baina ezin izan du aurrera egin. Aranburuk Patrick Bevenen, Charlie Martinen eta Ramzi Boukhiamen aurka neurtu ditu indarrak.
Alex Uranga bodyboardlaria, ordea, onenen artean izango da hurrengo denboraldian. Zumaiakoak emaitza onak lortu ditu Reunion Uhartean eta bere "saria" jaso du.