Itxi

Surf-a

Kirolari handia

Slater, Kirolen Asturiasko Printzearen Saria eskuratzeko hautagaia

Erredakzioa

Estatubatuarrak Billabong Pro Teahupoo proba irabazi berri du.

  • Kelly Slater. Argazkia: EFE

    Kelly Slater. Argazkia: EFE

Kelly Slater estatubatuarra Kirolen Asturiasko Printzearen Saria eskuratzeko hautagaien artean dago. Irabazlearen izena ostiralean emango dute ezagutara. Surflariak hamar aldiz irabazi du munduko titulua.

Slaterrek  Billabong Pro Teahupoo eskuratu berri du finalean Owen Wright australiarra mendean hartuta. Hurrengo proba Quiksilver Pro NewYork izango da irailaren 4tik 15era bitartean. Slater sailkapen nagusiaren lidergoan kokatu da denboraldiaren erdia falta denean.

Finala:
1- Kelly Slater (USA) 18.43
2- Owen Wright (AUS) 17.10

Finalerdiak:
1: Kelly Slater (USA) 14.50 / Josh Kerr (AUS) 10.60
2: Owen Wright (AUS) 19.50 / Travis Logie (ZAF) 14.40