Itxi

Surf-a

Euskaldun bakarra

San Miguel Pro Zarautz: Eneko Acero, final-hamaseirenetan

A.B.

Erredakzioa

Laugarren kanporaketako laugarren txandan 10.33ko puntuazioa lortu du eta bigarren postuan bukatu du. Tim Boal izango du aurkari hurrengo kanporaketan.

Eneko Acero euskal surflariak final-hamaseirenetarako txartela lortu du San Miguel Pro Zarautz txapelketan.

Laugarren kanporaketako laugarren txandan lehiatu zen Eneko Acero. Leonardo Neves eta Gabe Kling izan zituen aurkari. Nevesek lortu zuen puntuazio handiena 13.20 punturekin. Acero bigarren izan da 10.33 puntu lortuta eta Gabe Kling kanpoan geratu da 9.74 punturekin.

Eneko Acero final-hamaseirenetan da eta Tim Boal frantziarra izango du aurkari.

Final-hamaseirenetako kanporaketak:

1: William Cardoso (BRA) Vs Jayke Sharp (AUS)
2: Tonino Benson (HAW) Vs Dion Atkinson (AUS)
3: Tim Boal (FRA) Vs Eneko Acero (EUK)
4: Andre Silva (BRA) Vs Leonardo Neves (BRA)
5: Gabriel Medina (BRA) Vs Pablo Gutierrez (ESP)
6: Medi Veminardi (REU) Vs Marc Lacomare (FRA)
7: Heitor Alves (BRA) Vs Sebastien Zietz (HAW)
8: Nick Riley (AUS) Vs Richard Christie (NZL)

Laugarren kanporaketako emaitzak:

1: William Cardoso (BRA) 15.33, Tonino Benson (HAW) 12.77, Maxime Huscenot (FRA) 10.77
2: Dion Atkinson (AUS) 14.33, Jayke Sharp (AUS) 11.60, Junior Faria (BRA) 10.66
3: Tim Boal (FRA) 11.50, Andre Silva (BRA) 10.60, Yadin Nicol (AUS) 4.47
4: Leonardo Neves (BRA) 13.20, Eneko Acero (EUK) 10.33, Gabe Kling (USA) 9.74
5: Gabriel Medina (BRA) 17.96, Medi Veminardi (REU) 13.67, Gony Zubizarreta (ESP) 12.30
6: Marc Lacomare (FRA) 11.94, Pablo Gutierrez (ESP) 9.00, Pablo Paulino (BRA) 8.63
7: Heitor Alves (BRA) 13.60, Nick Riley (AUS) 13.00, Adam Robertson (AUS) 9.57
8: Richard Christie (NZL) 14.53, Sebastien Zietz (HAW) 13.67, Shaun Cansdell (AUS) 13.00