Itxi

Surf-a

WQS zirkuitua

Surfa: Collazo aurrera Tasmanian, Unanue kalera

K.I.

Erredakzioa

Hurrengo kanporaketan txanda erakargarria gelditu da. Aritz Aranburu eta Hodei Collazo elkarrekin suertatu dira.

Tasmaniako O''Neill Coldwater Classic txapelketak aurrera jarraitzen du. Euskaldunen debuta izan dugu, Hodei Collazok aurrera egitea lortu du, Indar Unanue kanporatua izan da.

Hodei Collazo bere txandako bigarren postuan sailkatu da, baina lehenengoaren pare jardun da, biek, surfean askotan ikusten ez den moduan, berdinduta bukatu dute, 10.90 punturekin.

Indar Unanue txandako azkena izan da, zarauztarrak soilik 5.40 puntu bildu ahal izan dituelarik.

Hurrengo kanporaketan txanda erakargarria gelditu da. Aritz Aranburu eta Hodei Collazo elkarrekin suertatu dira.

144 KANPORAKETA

17. txanda
1 11.83 Granger Larsen HAW
3 9.30 Madison Williams AUS
2 10.60 Parrish Byrne AUS
4 5.40 Indar Perez EUS
24. txanda
2 10.90 Hodei Collazo EUS
4 5.54 Dede Suryana IDN
3 7.23 Dylan Melamed HAW
1 10.90 Chris Bennetts AUS
96 KANPORAKETA
23. txanda
Aritz Aranburu EUS
Dayyan Neve AUS
Adam Robertson AUS
Hodei Collazo EUS