Itxi

Saskibaloia

Emakumezkoen Endesa Liga

Kutxabank Araskik Ardoi gainditu du 22. jardunaldiko derbian (86-57)

EITB Media

Bestalde, IDK Euskotrenek 65-59 irabazi dio Celtari, eta Lointek Gernika Bizkaiak porrot handia jaso du Valentziaren aurka, 102-49.

  • Araski vs Ardoi. Argazkia: @Araski

    Araski vs Ardoi. Argazkia: @Araski

Kutxabank Araskik 86-57 irabazi dio Oses Construccion Ardoiri larunbat honetan Gasteizen jokatu den euskal derbian, Endesa Ligako 22. jardunaldian.

Nafarrak jokoan nagusi izan dira lehen laurdenean, baina bigarrenean 11-0eko partzialak buelta eman dio egoerari, etxekoen alde. Bigarren zatian abantaila mantentzen jakin du Gasteizk taldeak, baita handitu ere, derbia eta zazpigarren garaipena eskuratzeko.

Aurretik, IDK Euskotrenek 65-59 irabazi dio Celtari, jaitsiera postuetatik ihes egiteko funtsezko garaipena lortuta. Atzetik hasi arren, bigarren laurden bikain batek partida bideratzeko eta zazpigarren garaipena ziurtatzeko balio izan die.

Azkenik, Lointek Gernika Bizkaiak porrot handia jaso du Valentziaren aurka (102-49). Bizkaiko taldea atzetik joan da partida osoan zehar, baina talde bien arteko aldea atsedenaldiaren ondoren nabaritu da, 31-4ko azken partzialarekin, partidan nagusi nor izan den argi uzteko balio izan duena.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • OR.
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
27 Zuzenean 09:00 - 18:00 FUTBOLA | WOMEN'S FOOTBALL SUMMIT

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen