Itxi

Saskibaloia

65-72, Ilunben

Bilbao Basketek intentsitate handiko derbia irabazi du

Erredakzioa

Katsikarisen mutilek 65-72 gainditu dute Lagun Aro GBC, eta denboraldiko aurreneko euskal derbia irabazi dute. Gipuzkoa Basketek garaipena ezagutu gabe jarraitzen du.

  • Lagun Aro-Gescrap Bizkaia. Argazkia: EFE

    Lagun Aro-Gescrap Bizkaia. Argazkia: EFE

Denboraldiko aurreneko euskal derbia Gescrap Bizkaiak irabazi du, Ilunben (65-72). Bi taldeek intentsitate handiarekin jokatu dute, baina Bilbao Basket lehenengo hiru laurdenetan nagusi izan da. Azkenengo laurdenean Lagun Arok markagailua irauli du, baina Raul Lopezek eta Mumbruk erabakita utzi dute norgehiagoka.

Bilbao Basketek ederki hasi du norgehiagoka, eta Fotis Katsikarisen mutilek hasteko 0-8ko partziala lortu dute. Lagun Arok jokoan nahasi hasi du neurketa, baina pixkanaka Raul Netok eta Woodsek taldea erasoan gidatu dute, eta Gipuzkoako taldeak14-14koa jarri du. Hala ere, Moermanek hiruko ikusgarri batekin 16-19ko jarri du aurreneko laurdenaren bukaeran.

Bigarren laurdenean Gescrap Bizkaiak gogor sakatu du berriro, eta beltzezko gizonek markagailuko aldea aise handitu dute. Lamont Hamiltonek eta Raul Lopezek Bilbao Basketen erasoan bikain gidatu dute, eta Lagun Arok ezin izan du defentsan eutsi. Atsedenaldian, 27-44 markagailuan goitik izan da Bizkaiko taldea.

Atsedenaldiaren ostean Rakovicek erakustaldia eman du erasoan, eta Bilboko taldeak 33-51ko jarri du markagailuan. Hala ere Guille Rubiok eta Richards Kuksiksek erantzun bikaina eman dute, eta Donostiako taldeak markagailuko aldea murriztu egin du (49-55) azkenengo laurdenera neurketa irabazteko aukerekin heltzeko.

Donostiako taldeak intentsitate handiarekin eta indarrarekin hasi dute azkenengo laurdena, eta Lagun Arok markagailua irauli egin du Netoren saskiraketari esker (61-60). Hala ere, Raul Lopez eta Alex Mumbru beteranoek talde beltza ederki gidatu dute, eta garaipena Gescrap Bizkaiak eskuratu du (65-72).

Fitxa teknikoa:

65.- Lagun Aro GBC: Neto (19), Papamakarios (3), Woods (9), Doblas (5), Korolev (3)- hasierako bostekoa- Salgado (5), Ibekwe (5), Kuksiks (9), Guille Rubio (7), Motos, Olaizola.

72.- Gescrap Bizkaia: Zisis (4), Rakovic (11), Mumbru (9), Hervelle (8), Vasileiadis (5)- hasierako bostekoa- Pilepic (3), Hamilton (8), Grimau (4), Moerman (6), Sanchez, Raul Lopez (14), Samb.