Saskibaloia
Emakumezkoen Endesa Liga
Lointek Gernikak, IDK-k, Araskik eta Ardoik galdu egin dute 19. jardunaldian
EITB Media
Ardoik 66-70 galdu du Ensinoren aurka, Araskik 69-55 Valentziaren aurka, IDK Euskotrenek 62-51 Baxi Ferrolen aurka eta Lointek Gernikak 77-79 Perfumerias Avenidaren aurka.
-
Lointek Gernika vs Perfumerias Avenida. Argazkia: @GKesb
Euskal ordezkari bat ere ez da gai izan Emakumezkoen Endesa Ligako 19. jardunaldian irabazteko, Oses Construccion Ardoi, Kutxabank Araski, Lointek Gernika Bizkaia eta IDK Euskotren taldeek porrot egin baitute.
Ardoi, jokatzen lehena, Ensino aurkari zuzenaren aurka atera da galtzaile (66-70), azken minutuetan erabaki den partida oso lehiatuan. Nafarroako taldea hasieratik jarri da aurretik, eta partidaren agintea izan du ia denbora osoan. Azken laurdenaren hasieran, puntu bakarreko aldea zuen, eta azken saskiraketak erabakigarriak izan dira.
Araskik galdu egin du Valentziaren aurka (69-55). Joko ona erakutsiz hasi arren, bigarren laurdeneko 23-2ko partzialak Gasteizko taldearen edozein aukera ezabatu du.
IDK Euskotrenek ere porrot gogorra jaso du Baxi Ferrolen aurka (62-51). Ez du hasiera ona izan, baina Gipuzkoako taldeak partidari buelta ematen eta aurretik jartzen jakin du. Hala ere, azken laurden eskasak porrota ekarri dio.
Azkenik, Lointek Gernikak Perfumerias Avenida menderatu du lau laurdenetatik hirutan, eta estropezu batek luzapeneraino eraman ditu azkenekoan. Garesti ordaindu du Bizkaiko taldeak, porrot egin baitu (77-79).