Saskibaloia
Ofiziala
Euroligako Lauko Finala Abu Dhabin jokatuko da
Agencias | EITB Media
Real Madrilek eta Olympiakosek soilik bozkatu dute Lauko Finala Arabiar Emirerri Batuetan jokatzearen aurka. Baskoniak aldeko botoa eman du, Barça, Efes, Milan, Bayern, Fenerbahçe, ASVEL, Maccabi, Panathinaikos, Zalgiris eta CSKA klubekin batera.
-
2024ko Euroligako finaleko Panathinaikos vs. Real Madril partidako irudia. Argazkia: EFE
Abu Dhabin (Arabiar Emirerri Batuak) jokatuko da Euroligako Lauko Finala, maiatzaren 23tik 25era artean. Txapelketako azken fasea Etihad Arenan egingo da, 12.000 pertsona sartzen diren pabilioian.
Soilik Real Madrilek eta Olympiakosek bozkatu dute Lauko Finala Abu Dhabin jokatzearen kontra. Bestalde, Baskoniak aldeko botoa eman du, baita Bartzelona, Anadolu Efes, Armani Milan, Bayern Munich, Fenerbahce, ASVEL Villeurbanne, Maccabi Tel Aviv, Panathinaikos, Zalgiris eta CSKA klubek ere. Errusiako taldeak ez da Euroligan ari Ukrainaren inbasioagatik Europak Errusiari jarritako zigorrengatik, baina botoa emateko eskubidea du txapelketaren 13 jabeetako bat baita.
Dejan Bodiroga Euroligaren presidenteak esan du Euroligak Abu Dhabin "publiko berria" bilatzea eta, "beste behin ere, herrialdeak eskala handiko nazioarteko kirol-ekitaldiak hartzeko duen gaitasuna erakustea" espero duela.