Saskibaloia
Fitxaketa
Mikayla Pivec, hegalerako errefortzua Lointek Gernika Bizkaiarentzat
EITB Media
Emakumezkoen Endesa Liga oso ondo ezagutzen duen jokalari amerikarra da, Promete, La Seu eta Zaragozan jokatu ostean.
-
Mikayla Pivec. Irudia: Lointek Gernika
Lointek Gernika Bizkaiak Mikayla Pivec fitxatu du 2024/2025 denboraldiaren amaierara arte. Horrela, talde bizkaitarrak hegaleko postua indartu du, Taylor Mikesell eta Annika Soltauk taldea utzi ondoren.
Emakumezkoen Endesa Liga oso ondo ezagutzen duen jokalari amerikarra da, Promete, La Seu eta Zaragozan jokatu ostean. Bere azken abenturak Australia eta Puerto Ricoko ligetan izan dira.