Saskibaloia
Emakumezkoen Endesa Liga (9J)
Araskik garaipena lortu du, baina Lointek Gernikak, Ardoik eta IDK-k galdu egin dute
EITB Media
Araskik 67-66 irabazi dio Ensinori. Aitzitik, Lointek Gernikak Perfumerias Avenidaren aurka galdu du (76-56), Ardoik Valentziaren aurka (57-79) eta IDK-k Valentziaren aurka (75-61).
-
Araskiren partidako argazkia. Argazkia: @Araski
Kutxabank Araski izan da Emakumezkoen Endesa Ligako 9. jardunaldian garaipena lortu duen euskal ordezkari bakarra, Ensinori 67-66 irabazita. Aldiz, Lointek Gernika Bizkaiak, Oses Construccion Ardoik eta IDK Euskotrenek porrota jaso dute Perfumerias Avenidaren, Valentziaren eta Zaragozaren aurka, hurrenez hurren.
Larunbatean, Araskik partida liskartsua jokatu zuen Ensinoren aurka. Markagailuan atzetik hasi zen, baina heren on batek markagailua iraultzea ahalbidetu zion. Azken zatian aurkariak hobeak izan ziren, eta gasteiztarrek puntu bakar bategatik lortu zuten garaipena (67-66).
Bestalde, Lointek Gernikak porrot gogorra jaso zuen Perfumerias Avenidaren aurka. Partida hasiera kaskarra izan zen Gernikakoentzat eta hirugarren laurdenean Perfumeriasek partida erabakita utzi zuen (76-56).
Igande honetan, Ardoik ere galdu egin du Valentziaren aurka. Nafarroako taldea aurkaria baino gutxiago izan da, hirugarren laurdenean zazpi puntu besterik ez dituzte lortu, eta horrek beste porrot bat ekarri du (57-79).
Azkenik, IDK-k garaipena lortu du Zaragozaren etxean. Ondo jokatu du, eta partidaren zati handi batean markagailuan agintzen joan da, baina azken laurdenean Zaragozako taldeak ia hirukoiztu egin ditu puntuetan (30-11) eta garaipena lortu du (75-61).