Itxi

Saskibaloia

Endesa Liga

IDK Euskotren nagusitu da Oses Construccion Ardoiren aurkako derbian (66-93)

EITB Media

Gipuzkoako taldeak mendean hartu du Nafarroakoa, 66-93ko emaitzarekin, Endesa Ligako 7. jardunaldian. Horrez gain, Lointek Gernikak irabazi egin dio Jairisi (59-66) eta Kutxabank Araskik garaipena bereganatu du Estudiantesen kontra (85-81).

  • Oses Construccion Ardoi vs IDK Euskotren

    Oses Construccion Ardoi vs IDK Euskotren euskal derbiko jokaldi bateko irudia. Argazkia: @FNBardoi

IDK Euskotrenek garaipena bereganatu du Oses Construccion Ardoiren aurka, 66-93ko emaitzarekin, azaroaren 17ko Endesa Ligako 7. jardunaldiko euskal derbian.

Garaipena oso garrantzitsua izan da Gipuzkoako taldearentzat, aurkariek baino partida bat gutxiago izan arren, sailkapenaren behealdean baitago IDK Euskotren. Endesa Ligan denboraldiko bigarren garaipena eskuratu du Donostiako taldeak. Nafarroakoak, aldiz, sasoiko bosgarren porrota du euskal derbian jasotakoa, eta sailkapeneko 13. postuan da.

Horrez gain, Lointek Gernika Bizkaiak irabazi egin dio Jairisi 59-66ko emaitzarekin, eta Gernika-Lumoko taldea 8. da sailkapanenean, 4 garaipen eta 3 porroteko balantzearekin.

Gainera, Kutxabank Araskik mendean hartu du Estudiantes (85-81) luzapena eta guzti izan duen partidan. Ondorioz, Gasteizko taldea sailkapeneko 12. postuan kokatu da, denboraldiko bigarren garaipena erdietsita.