Itxi

Saskibaloia

Eurocup

Taldeko lehen postuari eutsi nahi dio IDK-k Grezian, Proteas Voulasen kontra

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Azu Muguruzak gidatzen duen taldeak ez du partidarik galdu multzoen fase honetan, bai Izar Gorria Belgrad bai Sepsi SIC mendean hartu zituelako lehen bi jardunaldietan.

  • IDK Euskotrenen eta Sepsi SIC taldearen arteko partidako artxiboko argazkia

    IDK Euskotrenen eta Sepsi SIC taldearen arteko partidako artxiboko argazkia. EITB MEDIA

IDK Euskotren taldeko lehen tokian dago gaur egun, Eurocup txapelketan. Lidertza horri tinkotu dezake ostegun honetan, Grezian, Proteas Voulas menderatzen badu, puntu bakarrera baitu.

Azu Muguruzak entrenatzen duen taldeak ez du oraindik neurketarik galdu multzoen fase honetan, Izar Gorria Belgraden eta Sepsi SIC errumaniarraren aurrean oso saskibaloi sendoa erakutsita. Horrenbestez, aldez aurretik zuen faborito etiketa baieztatu dute donostiarrek.

Endesa Ligan, garaipen esanguratsua eskuratu zuen Estudiantesen aurka joan den asteburuan, lehen bi norgehiagokak galdu ostean.

Taldekideei dagokienez, Iris Mbulito jokalari kanariarra zalantzan dago, Izar Gorria Belgraderen hitzorduan min hartu baitzuen, C taldeko lehen jardunaldian; ordutik, ez du gehiago parte hartu. Halvarsson pibotaren lan bikaina Mbulitoren falta ordezkatzen ari da. Besteak beste, 15 puntu saskiratu zituen ligako azken partidan, eta puntu gehien lortu zituen jokalaria izan zen.