Saskibaloia
Euskal Kopa (78-74)
Aurreneko borroka irabazi dio Gescrapek Baskoniari
Erredakzioa
Bilboko taldeak Euskal Kopako finala jokatzeko txartela lortu du. Caja Laboral eskas baten aurrean, bizkaitarrek kanpoko jaurtiketa erabili dute norgehiagoka erabakitzeko.
Fitxa teknikoa:
78 - Gescrap Bizkaia (19+19+24+16): Raul Lopez (6), Vasileiadis (7), Mumbrú (3), Moerman (18) eta Rakovic (12) -hasierako bostekoa-; Zisis (7), Pilepic (6), Grimau (10), Hamilton (7) eta Samb (2).
74 - Caja Laboral (21+12+16+25): Rochestie (3), Oleson (7), San Emeterio (10), Nemanja Bjeliça (13) eta Pleiss (8) -hasierako bostekoa-; Nocioni (18), Heurtel (13), Cabezas (2) eta Sonseca (-).
Partzialak: 19-21, 38-33 (atsedenaldia); 62-49 eta 78-74 (amaiera).
Gescrap Bizkaiak Caja Laboral Baskonia 78-74 hartu du mendean eta Euskal Kopako finala jokatzeko txartela lortu du. Horretan Lagun Aro GBC izango du aurkari. Bilbotarrak nagusi izan dira Miribillan.
Lehen laurdenean, neurketa parekatua izan da eta Gescrapek bakarrik bi puntuko abantaila lortu du (21-19).
Bigarren laurdenean, norgehiagokak berdin jarraitu du, baina bizkaitarren defentsa arabarren erasoa baino hobeto moldatu da, eta Katsikarisen jokalariak bost puntuko aldearekin joan dira atsedenaldira (38-33).
Gescrap Bizkaiak abantailari eutsi dio hirugarren laurdenean, eta baita areagotu ere (62-49). Bizkaitarrek Baskonia mendean izan dute azkenaurreko laurdenean.
Beltzezko gizonek garaipena bermatu dute azken laurdenean. Baskonia ez da markagailua iraultzeko gai izan eta bilbotarrek ederki aprobetxatu dute, batez ere kanpoko jaurtiketen bidez garaipena bideratzeko.
Adrien Moerman Gescrapeko fitxaketa berriak erakustaldia eman du hiruko marratik. Horrela, Miribillak txalo ugari eskaini dizkio Frantziako pibotari.