Itxi

Saskibaloia

Azpeitian

Baskoniak Bilbao Basket gainditu du Euskal Kopan (81-72)

EITB MEDIA

Partida oso parekatua izan da azken unera arte, eta gasteiztarrak nagusitu dira 15-6ko azken partzialari esker.

  • Baskoniako jokalariak koparekin. Argazkia: Baskonia

    Baskoniako jokalariak koparekin. Argazkia: Baskonia

Baskoniak Euskal Kopa irabazi du ostiral honetan Surne Bilbao Basketi 81-72 irabazita Azpeitiko kiroldegian jokatu den euskal derbian.

Norgehiagokaren lehen minutuetan, bi taldeen arteko saskiratze trukea izan da protagonista. Lehen zatiko bigarren zatian ere, joera bera izan dute, 23-24ko emaitzarekin Bilboko taldearen alde. Baina Markus Howardek aurretik jarri du Baskonia, 8 puntu jarraian lortuta (35-28). Pablo Lasoren taldeak bere erritmoa jarri du kantxan aldageletara 8 puntuko abantailarekin joateko (45-37).

Atsedenaldiaren ostean, Gasteizko taldeak aldeari eutsi dio (52-45), baina Ponsarnauren mutilek 2 puntura murriztu dute aldea 10 minuturen faltan (61-59). Parekotasun handiena azken laurdenean izan da, Bilboko taldearen defentsa gogorrak markatutako partidan (66-66). Lasoren mutilek beste martxa bat sartu dute orduan, 15-6ko azken partziala eginez garaipena lortzeko (81-72).

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • OG.
  • OR.
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
23 Zuzenean 19:00 - 21:29 SASKIBALOIA | Europe Cupeko finala (itzulikoa): PAOK vs Bilbao Basket
23 21:15 - 22:00 SASKIBALOIA | Partida ostekoa: PAOK vs Bilbao Basket
23 21:25 - 23:30 EA SPORTS LIGA | Alaves vs Reala

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen