Saskibaloia
Paris 2024
Brizuelak eta Lopez-Arosteguik agur esan diete Olinpiar Jokoei, Kanadaren aurka porrot eginda
EITB Media
Espainiako selekzioak 88-85eko emaitzarekin galdu du Kanadakoaren kontra jokatutako partida; ondorioz, Espainia kanporatuta geratu da.
-
Espainiako jokalariak zaleak agurtzen, Kanadaren aurka galduta. Argazkia: EFE
Dario Brizuela eta Xabier Lopez-Arostegui euskal jokalariek agur esan diete Parisko 2024ko Olinpiar Jokoei, Espainiako selekzioarekin porrot egin baitute Kanadaren kontrako partidan, 88-85eko emaitzarekin.
Lehen laurdena parekatua izan da, eta horren erakusgarri da estreinako hamar minutuen amaieran markagailuak islatutako emaitza: 19-19. Bigarren laurdenaren hasieran ere, parekotasuna izan da nagusi, baina atsedenaldira heldu aurreko minutuetan Kanada zuloa irekitzen hasi da, eta lehia kanadarren aldeko 49-38ko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira.
Atsedenaldiaren ostean, Espainiak hobetu egin du jokoa. Hala ere, Kanadak ondo eutsi dio lehen zatian lortutako errentari, eta zortzi puntuko abantailarekin heldu da azken laurdenera (64-56). Gainera, azken laurdenean, Espainiak estutasunetan jarri du Kanada, baina amerikarrei ez die ihes egin garaipenak. Azkenean, Kanadaren aldeko 88-85eko emaitzarekin amaitu da neurketa, eta, ondorioz, Espainia Olinpiar Jokoetatik at geratu da.
Fitxa teknikoa:
Kanada: Gilgeous-Alexander (20), Dort (-), Barrett (16), Brooks (13) eta Powell (9) --hasierako taldea--; Murray (4), Alexander-Walker (1), Lyles (3), Ejim (-), Olynyk (2), Nembhard (18), Birch (2).
Espainia: Brown (4), Abrines (12), Lopez-Arostegui (2), Aldama (7) eta Willy Hernangomez (10) --hasierako taldea--; Llull (13), Juancho Hernangomez (8), Brizuela (17), Diaz (-), Garuba (2), Pradilla (10), Rudy Fernandez (-).
Partzialak: 19-19, 30-19, 15-18, 24-29.
Epaileak: Zurapovic, Anaya eta Salins. Lorenzo Brown kanporatu dute bost falta egin dituelako.