Saskibaloia
Fitxaketa
Kutxabank Araskik Montse Brotons pibota fitxatu du, 2024-25 denboraldirako
EITB MEDIA
Brotons, 25 urtekoa bera, Cadi La Seutik iritsi da Araskira; hiru denboraldi eman ditu bere azken taldean: "Jokalari oso mugikorra da, indar handia jartzen du jokaldi guztietan, eta errebotean lagunduko digu", nabarmendu du Made Urieta Gasteizko taldearen entrenatzaileak.
-
Montse Brotons Cadi La Seu taldetik heldu da Araskira. Irudia: Kutxabank Araski.
Kutxabank Araskik Montse Brotons pibota fitxatu du, 2024-25 denboraldirako, asteartean Arabako klubak iragarri duenez. Brotons, 25 urtekoa bera, Cadi La Seutik iritsi da Araskira; hiru denboraldi eman ditu bere azken taldean: "Jokalari oso mugikorra da, indar handia jartzen du jokaldi guztietan, eta errebotean lagunduko digu", nabarmendu du Made Urieta Gasteizko taldearen entrenatzaileak.
2023-24 denboraldian, Araskik zehaztu duenez, Montse Brotonsek ez du jokatzerik izan, lesio batengatik. Bere kirol ibilbidean, Siglo XXIean eta, Ameriketako Estatu Batuetan, Oral Roberts Unibertsitatean hazi zen; gerora, Bembibren egin zuen debuta, profesional bezala, eta Cadi La Seuk fitxatu zuen.
"Ligan, badu esperientzia", azpimarratu du Urietak, Araskiko jokalari berria aztergai, "eta Brittany Brewerri lagunduko dio barneko lana egiteko; izan ere, postu hori urtetik urtera gogortzen ari da".