Saskibaloia
FITXAKETA
Lointek Gernikak Naia Zubiaga fitxatu du
AGENTZIAK | EITB Media
17 urteko gernikarra Siglo XXI taldean aritu da lau urtez, eta azkeneko bi denboraldietan Emakumeen Bigarren Mailako Ligan lehiatu du.
-
Naia Zubiaga. Argazkia: Lointek Gernika Bizkaia
Naia Zubiaga Lointek Gernika Bizkaiara itzuliko da datorren denboraldian. 17 urteko gernikarra Siglo XXI taldean aritu da lau urtez, eta azkeneko bi denboraldietan Emakumeen Bigarren Mailako Ligan lehiatu du.
"Txikitatik jokatzen ikusi ditudan jokalariekin egoteko aukera izango dut. Aukera hori baliatu nahi dut, egunero ikasteko eta, pixkanaka, gero eta gehiago hobetzeko", adierazi du harrobiko jokalariak.
Zubiagaren fitxaketarekin, Lointek Gernikak osatutzat eman du 2024/2025 denboraldirako taldea. Hauek izango dira Lucas Fernandezek zuzenduko dituen jokalariak: Itziar Ariztimuño, Ane Olaeta (Ensino), Taylor Mikesell (Los Angeles Sparks), Kendra Chery (Landes), Naia Zubiaga (Siglo XXI), Elena Buenavida (Valencia), Laura Westerik (IDK Euskotren), Marta Alberdi, Irati Etxarri (Uni Girona), Annika Soltau (Freiburg), Awa Fam (Valencia) eta Maya Dodson.