Itxi

Saskibaloia

Fitxaketa

Annika Soltau Lointek Gernika Bizkaiako jokalaria izango da

EITB MEDIA

Jokalari alemaniarra Freiburg taldetik dator. Iaz, 18 urte azpiko Europako Txapelketan 17,8 puntu eta 11,8 errebote lortu zituen bataz beste; 12,4 puntu eta 6,8 errebote, ostera, 19 urte azpiko Munduko Txapelketan.

  • Annika Soltau, Lointek Gernikako jokalari berria

    Annika Soltau, Lointek Gernikako jokalari berria

Lointek Gernika Bizkaiak Annika Soltau (2005/03/25) fitxatu du datorren denboraldirako. Barneko jokalari gaztea Alemaniako Freiburg taldetik dator. Horrenbestez, talde gernikarrak 10 jokalari ditu 2024-2025 sasoirako: Itziar Ariztimuño, Kendra Chery, Marta Alberdi, Laura Westerik, Ane Olaeta, Maya Dodson, Irati Etxarri, Elena Buenavida, Awa Fam eta Annika Soltau.

Iaz, 18 urte azpiko Europako Txapelketan 17,8 puntu eta 11,8 errebote lortu zituen bataz beste; 12,4 puntu eta 6,8 errebote, ostera, 19 urte azpiko Munduko Txapelketan. Gaztea izan arren, Eurocup Women ere jokatu du Alemaniako Keltern taldearekin.

"Oso pozik" dagoela aitortu du Soltauk, Lointek Gernika Bizkaian jokatzeko gogotsu: "Malosteko Marea Granatea eta nire taldekide berriak ezagutzeko gogoa dut. Denok batera denboraldi bikaina egingo dugulakoan nago".

Lucas Fernandezek azpimarratu du "etengabe hobetzen" doan jokalaria dela: "Oso altua izan arren, baloia lurrera botatzeko gai den jokalaria da eta aurrez aurre jokatu dezake. Horrez gain, kantxan oso ondo mugitzen da, baloiarekin eta baloirik gabe. Defentsan bere altuerarekin jaurtiketa asko aldatzen ditu".