Itxi

Saskibaloia

Fitxatzea

IDK Euskotrenenek Louice Halvarsson fitxatu du 24-25 denboraldirako

EITB MEDIA

Suediarrak pibot postuan jokatzen du, eta Donostiako taldeak datorren sasoirako ekarri duen seigarren fitxaketa da.

  • Louice Halvarsson, IDK Euskotreneko jokalaria

    Louice Halvarsson, IDK Euskotreneko jokalaria

Louice Halvarsson IDK Euskotreneko taldekidea izango da datorren denboralditik aurrera, ostegun honetan Donostiako klubak jakinarazi duenaren arabera. Horrenbestez, Halvarssonenarekin, sei dira orain arte iragarritako fitxaketak: Niyah Becker, Delicia Washington, Lola Pendane, Roso Buch eta Nastja Claessen

Suediako Södeltälje taldetik dator pibota, 1,91 metro luze da, eta 35 urte ditu. IDK Euskotrenek azaldu du "indarra eta esperientzia" ematera datorrela Gipuzkoako hiriburura.