Itxi

Saskibaloia

Endesa Liga

Real Madrilek Endesa Liga irabazi du UCAM Murtzia mendean hartuta (73-84)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Madrilgo taldeak irabazten duen 37. liga titulua da. Izan ere, atzokoaz gain, WiZink Centerren jokatutako beste bi partidetan ere nagusi izan zen (84-76 eta 79-63).

  • Real Madrilek Endesa Liga irabazi du

    Real Madrilek Endesa Liga irabazi du. EFE

Real Madrilek bere 37. Endesa Saskibaloi Liga irabazi zuen asteazkenean UCAM Murtzia 73-84 mendean hartu eta gero. Izan ere, WiZink Centerren jokatutako beste bi partidetan ere nagusi izan zen (84-76 eta 79-63).

Norgehiagoka 0-5 hasi zen madrildarren alde, eta Sito Alonsok etenaldia eskatu zuen minutu eta erdira. Ondoren, Dylan Ennisen hiruko batek ireki zuen markagailua murtziarrentzat. Jarraian, Rodions Kurucs letoniarraren bi saskiratzek eta Ennisek egindako beste bik neurketa berdindu zuten (13-13). Lehen laurdenaren amaieran, Yannis Morinek 19-17 utzi zuen emaitza.

UCAM CBk berdin jokatzen jarraitu zuen bigarren laurdenean, Madrili irabazi ahal izateko. Presio horrek eragina izan zuen: Jonah Radebaughek jarraian sartutako bost puntuez gain, Nemanja Radovicen 2+1 baten ostean, 29-21 zegoen partida.

Atsedenaldian, zortzi puntu aurretik jarri zen Murtzia, Ennis eta Rodions Kurucs erasoa gidatzen ari zirela -11 eta 6 puntu-. Musak, Mario Hezonjak eta Facundo Campazzok Chus Mateorenak 53-51ra hurbildu zituzten, hirugarren zatiaren erdialdera.

Real Madril hamar puntuko aldearekin heldu zen hirugarren zatiaren amaierara (56-66). Mateok gidatzen duen taldeak norgehiagokaren bukaera mendean izan zuen, eta garaipena eskuartean, ligako garaikurra jaso zuen Murtziako Kirol Jauregian, 73-84 bukatuta.

FITXA TEKNIKOA

73. UCAM Murtzia (19+21+16+17): Caupain (2), Ennis (18), Rodions Kurucs (8), Sleva (12) eta Diagne (2) -hasierako boskotea-, Sant-Roos (10), Radovic (5), Radebaugh (10), Hakanson (2) eta Morin (4).

84. Real Madril (17+15+34+18): Campazzo (13), Causeur (4), Musa (18), Hezonja (17) eta Tavares (2) -hasierako boskotea-, Rudy Fernandez (-), Abalde (8), Sergio Rodríguez (2), Poirier (7), Llull (9) eta Yabusele (4).

Epaileak: Emilio Perez Pizarro, Oscar Perea Lorente eta Alfonso Olivares Iglesias. Bost falta egiteagatik Diagne (36. min) eta Morin (36. min) kanporatu zituzten.