Saskibaloia
Berritzea
Laura Aliagak Kutxabank Araskin jarraituko du beste denboraldi batez
EITB MEDIA
Hegaleko jokalari alacantarra joan den udan heldu zen talde gasteiztarrera. 30 norgehiagoka jokatu ditu sasoi honetan: batez beste, 6,1 puntu saskiratu ditu 18 minutuero.
-
Laura Aliaga Kutxabank Araskiren jokalaria
Laura Aliagak Kutxabank Araskin jarraituko du datorren denboraldian, talde gasteiztarrak asteazken honetan baieztatu duenez. Hala, hegaleko alacantarrak bigarren sasoia beteko du berdez jantzita. Emakumezkoen Endesa Ligan bederatzi denboraldi daramatza, eta joan den udan iritsi zen Gasteizera. Aurten, 30 norgehiagoka jokatu ditu sasoi honetan: batez beste, 6,1 puntu saskiratu ditu 18 minutuero.
"Laura jaurtitzaile ona da eta oso garbi du zer egin behar duen. Hori dela eta, jokalari hobea da. Denboraldiak aurrera egin ahala, lotura sendotu egin da. Esperientzia hori emango digu. Oso lan garrantzitsua egiten du aldagelan eta taldean, klubaren filosofiarekin bat", azaldu du Made Urieta Kutxabank Araskiren entrenatzaileak.
Klubak orain arte iragarritako hirugarren berritzea da, Sami Hill eta Marta Hermida jokalariez gain.
¿¿ ¿¿¿¿¿ ¿¿@laura_aliaga12 sigue una temporada más con nosotr@s ¿
— Araski AES (@Araski) June 12, 2024
¿ https://t.co/L3wz6HNDR8#ConstruyendoSueños #AmetsakEraikitzen #LFEndesa pic.twitter.com/NDYD2xzZ5M