Itxi

Saskibaloia

Fitxaketa

Niyah Beckerrek IDK Euskotrenen jokatuko du datorren denboraldian

EITB MEDIA

Jokalari kanadiarra Esloveniako ligan jokatzetik dator, eta talde donostiarrak iragarritako bosgarren jokalaria da.

  • Niyah Becker, IDK Euskotreneko jokalaria

    Niyah Becker, IDK Euskotreneko jokalaria

Niyah Becker jokalari kanadiarrak IDK Euskotrenen jokatuko du 2024/25 sasoian, astearte honetan Donostiako taldeak baieztatu duenaren arabera. Oraingoz, berri horekin, bost dira Gipuzkoako hiriburuan jokatuko duten fitxaketa berriak: Delicia Washington, Lola Pendane, Roso Buch eta Nastja Claessen.

23 urteko kirolari kanadiarra Esloveniako ligako jokalari onena izendatu dute denboraldi honetan, eta herrialde horretako Liga eta Kopa irabazi ditu Cinkarna Celje taldearekin.