Saskibaloia
Berritzea
Maya Dodsonek kontratua berritu du Lointek Gernikarekin
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Pibot estatubatuarra taldeak datorren 2024-2025 denboraldirako baieztatu duen seigarren jokalaria da.
-
Maya Dodson, jugadora del Lointek Gernika
Maya Dodson pibot estatubatuarrak Lointek Gernika Bizkaiarekin kontratua berritu du 2024-2025 denboraldirako, talde gernikarrak ostegun honetan baieztatu duenez. Gernika Bizkaiak datorren 2024-2025 denboraldirako baieztatu duen seigarren jokalaria da.
Dodson baino lehen, honako fitxaketa hauek iragarri zituen: Ane Olaeta base bizkaitarra, Kendra Chery hegaleko frantziarra, Laura Westerik eskolta nederlandarra. Horrez gain, Marta Alberdik eta Itziar Ariztimuñok Gernikan jarraituko dutela jakinarazi zuen.
Bestetik, Malosten jarraituko ez duten jokalarien berri ere eman zuten arduradunek: Stephanie Watts, Sofia Da Silva, Roso Buch, Laia Flores, Marie-Michelle Milapie eta Sara Madera.
Dodsonek 25 urte ditu eta 1,90 metro luze da. Iragan sasoian, 4,6 puntu eta 3,8 errebote egin zituen batez beste, jokatutako 16 partidetan.
¿ Maya Dodson Gutariko Bat ¿
— Lointek Gernika Bizkaia (@GKesb) June 6, 2024
Maya Dodson renueva su compromiso con el Lointek Gernika Bizkaia
¿ https://t.co/1mmoVa0Uk8
¿ @mariamentxaka#GutarikoBat¿ pic.twitter.com/ehQGTCyMU5