Itxi

Saskibaloia

Fitxatzea

Delicia Washington, IDK Euskotreneko jokalari berria

EITB MEDIA

Taldearen laugarren fitxaketa da amerikarra. Orain arte, Roso Buch, Nastja Claessen eta Lola Pendane iragarrari ditu Donostiako taldeak.

  • Delicia Washington, nueva jugadora de IDK Euskotren

    Delicia Washington, nueva jugadora de IDK Euskotren

IDK Euskotrenek Delicia Washingtonen fitxaketa iragarri du ostegun honetan ohar batean. Horrenbestez, lau dira orain arte taldera etorriko diren jokalari berriak. Izan ere, Roso Buch, Nastja Claessen eta Lola Pendane ere Donostian izango direla jakinarazi du Donostiako taldeak azken asteotan.

Washingtonek 27 urte ditu, eta Gran Canaria taldetik dator, batez beste 14 puntu eta 6 errebote eginda partidako. Hori baino lehen, Ameriketako Estatu Batuetan, Italian eta Mexikon ere jokatu du amerikarrak.