Itxi

Saskibaloia

Endesa Liga

Erin Whalenek IDK Euskotren taldeko jokalari izateari utzi dio

EITB Media

Ibaeta Basketek jakinarazi du jokalari estatubatuarrak ez duela Donostiako taldean jarraituko datorren denboraldian.

  • Erin Whalen

    Erin Whalen, IDK Euskotren taldeko jokalari ohia. Argazkia: @ibaetabasket

Erin Whalenek IDK Euskotren taldeko jokalari izateari utzi dio. Ibaeta Basketek jakinarazi du estatubatuarrak ez duela Donostiako taldean jarraituko datorren denboraldian.

Whalen 2023ko maiatzean heldu zen IDK Euskotrenera, eta denboraldi baterako kontratua sinatu zuen. Gipuzkoako taldean urtebete emanda, etapa berri bati ekingo dio beste talde baten. Klubak eskerrak eman dizkio egindako ekarpenagatik eta onena opatu dio etorkiznerako.