Itxi

Saskibaloia

Fitxaketa

IDK Euskotrenek Nastja Claessen fitxatu du datorren denboraldirako

EITB MEDIA

Jokalari belgikarra, Becky Masseyren herrikidea, Donostiako taldeari 'gaztetasuna eta bertikaltasuna' ematera etorriko da, klubak azaldu duenez.

  • Nastja Claessenek IDK Euskotrenen jokatuko du

    Nastja Claessenek IDK Euskotrenen jokatuko du

Nastja Claessen jokalari belgikarrak IDK Euskotren taldean jokatuko du 2024-25 denboraldian, Donostiako klubak ohar batean baieztatu duenez. Becky Masseyren herrikidea taldeari "gaztetasuna eta bertikaltasuna" ematera etorriko da, klubak azaldu duenez.

Claessenen fitxaketaz gain, honako nobedade hauek ere iragarri ditu klubak azkenaldian: Maria España, Yurene Diaz, Laura Westerik eta Jewel Tunstullen bajez gain, Laura Gonzalezen eta Becky Masseyren berritzeak eta Roso Buchen fitxatzea.