Itxi

Saskibaloia

2024/25 denboraldia

Lucas Fernandezek Lointek Gernika Bizkaiaren aulkian errepikatuko du

EITB Media

Fernandez bere gain jarritako konfiantzagatik eskertuta agertu da, eta dagoeneko 2024/25 denboraldiko taldea diseinatzen ari dela aitortu du.

  •  Lucas Fernandez Argazkia:@GKesb

    Lucas Fernandez Argazkia:@GKesb

Lucas Fernandez izango da Lointek Gernika Bizkaiaren entrenatzailea 2024/2025 denboraldian. Entrenatzaileak esperientzia du Emakumezkoen Endesa Ligan (Zamarat eta Jairis). Horrez gain, ondo baino hobeto ezagutzen du kluba, iaz lehen entrenatzaile lanetan estreinatu aurretik lau urtez egon zelako laguntzaile.

Fernandezek bere gain jarritako konfiantzagatik eskertuta agertu da. "Gernikan etxean bezala sentitzen naiz, kluba osatzen dugun guztiok familia handi bat osatzen dugu, egon naitekeen lekurik onena da. Egunero hobetzeko lanean gaude eta dagoeneko klubaren eta zaleen baloreekin bat datorren talde bat osatzen ari gara. Ilusio eta gose handiagoaz egingo diogu aurre Emakumezkoen Endesa Liga gogorrari", adierazi du Lucas Fernandezek.

Entrenatzailea dagoeneko 2024/2025 denboraldiko taldea diseinatzen ari da. Ildo horretatik, klubak dagoeneko jakinarazi du Sofia Da Silvak, Roso Buchek eta Laia Floresek ez dutela taldean jarraituko.