Itxi

Saskibaloia

Endesa Liga

IDK Euskotrenek, Lointek Gernikak eta Kutxabank Araskik porrota jaso dute 26. jardunaldian

EITB MEDIA

Donostiako taldeak 65-70 galdu du Baxi Ferrolen aurka, Bizkaikoak ezin izan du Barça mendean hartu (79-72) eta Arabakoak Casademont Zaragoza izan du borrero (61-53).

  • Barcelona vs Lointek Gernika Argazkia: @GKesb

    Barcelona vs Lointek Gernika Argazkia: @GKesb

Hiru euskal taldeek porrota jaso dute Endesa Ligako 26. jardunaldian.

IDK Euskotrenek Ferrolen kantxan galdu du, 65-60. Partida oso parekatua eta saskiratze gutxikoa izan da, eta bi taldeek markagailuko nagusitasuna txandakatu dute, baina errenta txikiak lortuta. Norgehiagoka azken minutuan erabaki da, eta galiziarrak hobeto aritu dira errebotean eta jaurtiketa libreko marratik. Garaipen horrekin, Baxi Ferrol, 13 garaipenekin, IDK Euskotrenen parean jarri da sailkapen nagusian.

Lointek Gernika Bizkaiak, bere aldetik, 79-72 galdu du luzapenean Barçaren aurka. Beste behin ere, amaiera parekatua izan dute bizkaitarrek, eta arauzko denboran azken baloia izan dute. Hala ere, luzapenean porrota jasota, play-offetan sartzeko aukerak galdu ditu Gernikako taldeak. Lehen zortzi postuetan sailkatzeko lehian jarraitu arren (zortzigarren postuan dago), sailkapenean aurrea hartzeko aukera paregabea galdu du.

Kutxabank Araskik, bestalde, ezin izan du Casademont Zaragoza menderatu, eta amaierara arte aukerak izan dituen arren, esku-hutsik itzuli da etxera, 61-53 galdu baitu. Norgehiagoka gogorra izan da, eta azken minutuetan erabaki da. Gasteizko taldeak aukerak izan ditu, baina porrot horrekin zaildu egin zaio play-offetan sartzeko aukera.