Itxi

Saskibaloia

Lagapena

Pavel Savkov eskoltak Gipuzkoa Basketen jokatuko du, Baskoniak utzita, denboraldiaren amaierara arte

EITB MEDIA

Jokalari errusiarra, 21 urtekoa eta Baskoniako harrobikoa bera, NBA G League txapelketako Birmingham Squadron taldean aritu da azken hilabeteotan, alegia, AEBko Garapen Ligan. Urrezko LEB Ligan ibiliko da hemendik aurrera, Gipuzkoa Basketen.

  • Pavel Savkov, Baskoniak zabaldutako argazki batean. Irudia: Baskonia.

    Pavel Savkov, Baskoniak zabaldutako argazki batean. Irudia: Baskonia.

Pavel Savkov eskoltak Guuk Gipuzkoa Basketen jokatuko du, Baskoniak utzita, 2023-24 denboraldiaren amaierara arte, asteazkenean Gasteizko eta Donostiako klubek iragarri dutenez. Jokalari errusiarra, 21 urtekoa eta Baskoniako harrobikoa bera, NBA G League txapelketako Birmingham Squadron taldean aritu da azken hilabeteotan, alegia, AEBko Garapen Ligan. Urrezko LEB Ligan ibiliko da hemendik aurrera, Gipuzkoa Basketen.

Savkovek 2023ko irailean berritu zuen Baskoniarekin zuen kontratua, 2028ra arte. Gipuzkoa Basketen jokatuko du, arestian esan bezala: azken talde hori Endesa Ligarako igoera lortzeko lehian dabil, eta, egun, sailkapeneko laugarren postuan da. 21 jardunaldi jokatuta, Gipuzkoako taldeak 15 garaipen ditu erdietsita.  

Jokoan dagoen denboraldia amaituta, lagapena ere bukatu egingo da, Baskoniak eta Gipuzkoa Basketek adostu dutenez.