Itxi

Saskibaloia

Eurocup Women 2023-2024

Lointek Gernika Bizkaiak Kangoeroes Mechelen izango du aurkari hurrengo fasean

EITB Media

Talde bizkaitarrak Belgikako taldea izango du aurkari Eurocup Women txapelketako Play-off-eko hurrengo kanporaketan. Joaneko partida abenduaren 13an edo 14an jokatuko da Belgikan, eta itzulikoa hilaren 20an edo 21ean, Gernika-Lumon.

  • Lointek Gernika Bizkaia

    Lointek Gernikako jokalairak pasa den denboraldiko partida batean. Argazkia: EITB Media

Lointek Gernika Bizkaiak Kangoeroes Mechelen talde belgikarraren aurka jokatuko du 2023-2024ko Eurokopako Play-off-eko hurrengo kanporaketan.

Aurreko fasean, Gernikako taldeak, 6 punturekin D multzoko bigarren postua eskuratu zuen. Halaber, Belgikako taldea, E multzoan bigarren sailkatu da, lau garaipen lortu ondoren.

Joaneko partida abenduaren 13an edo 14an jokatuko da Belgikan, eta itzulikoa hilaren 20an edo 21ean, Gernika-Lumon, Maloste Kiroldegian.

 

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • OG.
  • OR.
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
02 20:00 - 22:30 SASKIBALOIA | Europe Cupeko finalerdia: Bilbao Basket vs Dijon

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen