Itxi

Saskibaloia

FITXAKETA

Gernikak Stephanie Watts eskolta fitxatu du, Grace Berger ordezkatzeko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Lucas Fernandezek zuzentzen duen taldeko jokalari berriak esperientzia du Endesa Ligan, aurreko denboraldian Cadi La Seun aritu ostean.

  • Stepahnie Watts, nueva jugadora del Lointek Gernika. Foto: @GSKB

    Stepahnie Watts, nueva jugadora del Lointek Gernika. Foto: @GSKB

Lointek Gernika Bizkaiak Stephanie Watts eskolta estatubatuarra fitxatu du denboraldi amaierara arte, taldetik alde egin duen Grace Berger ordezkatzeko. Izan ere, Bergerrek eta klubak aste honetan bertan eten dute elkarren arteko kontratua, jokalariak Estatu Batuetan senda dezan ezker eskuan duen lesioa.

Gernikaren fitxaketa berriak (26 urte eta 180 zentimetro) badaki zer den Emakumezkoen Endesa Ligan jokatzea, iaz Cadi La Seun aritu baitzen sasoiko azken txanpan, honako estatistika hauek pilatuta: 10,9 puntu, 3,9 errebote eta % 39,6ko batez bestekoa hirukoetan.

Ipar Karolinako unibertsitatean jokatu zuen Wattsek, eta 2021eko WNBAko draftean Chicago Skyn taldeak hautatu zuen, 10. postuan. Horrez gain, Puerto Ricoko Cangrejeras de Santurce eta Australiako Sydney Flammesen ere jokatu du. Aurten Zelanda Berriko Tokomanawa taldean jardun du, 14,6 puntu eta 6,8 errebote lortu ditu, bataz beste, bertan.

Mario Lopez Lointek Gernikako kirol-arduradunaren esanetan, Wattsen eta Bergerren jokatzeko erak "desberdinak" dira. Jokalari berriak "hegaleko postuan jokatzen du gehiago, eskolta gisa baino; hiruko jaurtiketa oso ona du eta errebotean gehiago lagundu dezake. Defentsan jokalari adimentsua da eta liga ezagutzeak bere egokitzapena erraztu dezake".